2009/03/09

Bretainia osoa, eta Nafarroa noiz?

Frantses Estatuak aldaketa batzuk eginen ditu antolamendu politiko eta administratiboan. Bazen garaia. Breizh edo bretainiar nazioak aurki lortuko duke batasuna. Arras ona notizia euskaldun ororentzat. Nafarroak ere noizbait antzina lez batasuna erdietsiren duke. Hala biz. Egizue klik mapan eta Nantes edo Naoned (bretoieraz) hiria eta gaizki deitutako Loira-Atlantikoa departamentua (Bro Naoned) ikusiko duzue mapan, Breizh osoa ageri delako, prefosta. Ea laster guk ere lortzen dugun nafar estatuaren mapa zabaltzea.

1 comentario:

Erramun Gerrikagoitia dijo...

Ikusi dut an mapa handitua ze ipintze du Bro Naoded (edo litzatekena Bro Nantes guk ulertzeko hobeto), gainera repetitzen da

hori Bro hori

beste area edo provintzia (zeozelan esatearren) bakoitzean. Zer ote da delako bro hori? Seguru dela hitz breton bat, baina zer du esan nahi dadin errepika an "provintzia" guziak? Nork daki breton apurren bat?