Anne Unzueta eta Iratxe Garitagoitia gazteek egindako bideolana Xabierko gazteluaz. Bizkaian egon ez arren, bistan da Mendebaldeko nafarrentzat ere leku aproposa dela bisitatzeko. Dagigun bisita birtuala bideo honen bidez.
2010/01/10
2010/01/09
San Frantzisko Xabierkoa
Mireia Clemente eta Itziar Basaguren gazte nafarrek egindako lana duzu honako hau. Bideoa ikusitakoan, Done Frantzisko Xabierkoa nor zen ikasiko duzue. Bizkaiko ganboatarrok ere Xabier dugu patroi eta Jatsu-Azpilikueta familia gurtzen dugu nafar onestak eta euskaldunen erregeen aldeko izan zirelako.
2010/01/08
Nabarralde elkartearen zeregina
Aurkene Gil eta Endika Loiola gazte nafarrek egindako lana duzue honako hau. Nabarralde kultur elkartea zer den ikusiko duzue behin lanari erreparatuta. Bizkaian ere presentzia du Nabarraldek, Bizkaia Mendebaldeko Nafarroa delakotz.
2010/01/07
Noaingo guda, 5000 nafarren odola
Hona hemen Markel Goikoetxeak eta Alazne Gardeazabalek egindako bideolan aparta Noaingo gudari buruz. Bizkaiko ganboatarrok lotsa gara orain dela 500 urte hainbat bizkaitarrek egindako sarraskiagatik Noainen Gaztela-Aragoako erregeen agindupean. Mendebaldeko nafarrok ez dugu ahanzten han jazotakoa.
2010/01/06
Nafarroa bihotzean
Lorena Santamaria eta Miren Egaña gazteek egindako bideolan hunkigarria. Bizkaiko nafarrontzat horrelako lanak sentimendu gorrien pizgarri dirade.
2010/01/05
Armarri nafarra
Julen Telleriak eta Olatz Peñagarikanok egindako bideolan ederra duzue aurrean. Hala ere, kontuz datuak jasotzeko momentuan, Nafarroako armarriak 8 ertzeko izarra baitu, ez katerik. Hori Errege Katolikoen akolitoek asmatu zuten behin Goi Nafarroa konkistatu ostean edo Navas de Tolosako borrokaren omenez armarria aldatu nahi izan zutenek. Bestelakoan, bideolan ederra.
2010/01/04
Erriberriko gaztelua
Uxue Otxoak eta Jaione Carpinterok egindako bideolan ederra duzue hemen. Jakina denez, Olite edo (H)Erriberriko gaztelua Euskal Herriko politena ei da:
2010/01/03
Nabarralde elkartearen sorrera eta nabarrismoa
Leire Sasiain eta Leire Martijak egindako bideolan polit honetan Nabarralde elkartearen sorrera eta nabarrismoa zer den kontatzen digute.
2010/01/02
Nafarzaletasuna lehen eta orain, geroan ere ote?
Hona hemen Ekaitz Aranberrik eta Xabier Ibargurenek egindako bideolan ikusgarria Nafarzaletasunari buruz. Kontuz, datuekin, Nafarroako banderakoak ez baitira kateak zortzi ertzeko izarra baizik.
2010/01/01
Amaiurko gaztelua
Cristina Pascual eta Ainhoa Arrizabalagak egindako bideolan ederra Amaiurko gazteluaz. Geure historia ulertzeko lan pozgarria, ezbairik gabe.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)