2009/04/03

Otsorik ez, Bizkaiko armarrian

Jakin badakit, asmo onez egindako armarria dela alboan duzuena. "Nafarroako bizkaitarrak" dio testuak. Eta, agian konturatu gabe, Bizkaiko Jaun traidorearen sinboloa ipini dute zuhaitzean. Arbolaren aurka ez dut ezer, jakina. Gernikako arbola onar dezagun, euskalduon guztion arbola delako, baina nik behintzat ez ditut maite otso biak, Lopez Haroko jaun nafar traidorea baitakarkit burura. Aranak horrexegatik kendu zituen lupuak edo otsoak Bizkaiko armarritik. Bilbo hiriak oraindino darabiltza otsoak tamalez. Ez dut uste oker nagoenik, otso horiek Lopeztarren leinu eta deituratik datoz. Okertzen banaiz, norbaitek esango dit. Gero eta argiago dut Bizkaiko armarri zaharra erabili behar dugula, pendoi gorria, alegia, edo Gernikako arbola, euskaldunon sinboloa delako, Amaiur bezala. Otsoek Lopez Harokoaren kutsua daramate.

2 comentarios:

Nabarrako Burujabetasun dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Nabarrako Burujabetasun dijo...

MILA ESKER INFORMAZIOAREKIN ETA SEGI AURRERA!

GORA NABARRA OSOA!

GORA NABARRA ESTATUA!