2009/05/04

Nafarroako bandera abertzalea

Hauxe duzue Luis Aranak proposatutako bandera Nafarroa Garai eta Beherekorako. Euzkadi konfederazio bezala ikusten zuten Arana anaiek. Ikurriña, azken finean, Bizkaiko bandera bezala sortu zuten Arana Goiri anaiek 1894. urtean. Ikurriña, hots, Bizkaiko bandera, Bilboko Euskeldun Batzokija-n jaso zen lehenengo biderrez 1894ko uztailaren 14an. Kolore gorriak Bizkaiko herria (arraza) adierazten du; kurutze berdeak Lege Zaharrak; eta guztien ganean, kurutze zuria, Jaungoikoaren seinale. Eusko Alderdi Jeltzaleak bere egin zuen ikurriña 1895ean, eta 1933an Euskal Herriaren ikurtzat hartu.

No hay comentarios: