2010/02/20

Nafarroako Errege Etxeak NBEko inspektoreak ekartzea lortu du

Hemendik aurrera blog berria dago kontsultatzeko, Nafarroako Burujabetza Komisioak sortu duena Nafarroako Errege Etxearekin batera. Nafarroako Garaiko Diario de Noticias kazetaren edizio digitalean albistea jaso dute. Presentazioan NBK erakundeko kideak egon ziren: Altuna, Recio, Zorrozua, Saldise eta Unzueta. Hainbat jende hurreratu zen Albret hotelera Blas de Beaumont erregeordea barne. Prentsaurrekoan Nazio Batuen Erakundeak onartutako ekimenaz mintzo izan zen. NBEko inspektoreak Nafar Estatura etorriko dira udaberri honetan kolonizazio probak egiaztatzera. Horregatik osatu da Komisioa Nafarroako herrialde eta eskualde guztietan laguntza eskatuz. Memoria historikoaren berreskurapenaz batera, Nafarroako Estatua entzuna izango da Nazio Batuen Erakundean.

No hay comentarios: