2009/12/31
Erriberri herriko gaztelu nafar paregabea
2009/12/30
Nafarroaren Eguna Baigorrin
2009/12/29
Nafarroaren historiazko gezurrak
2009/12/28
Joane Albretekoa nafar erregina
2009/12/21
Bizkaiko jaunak, Gaztelako zaldun
Artikulu honen titulua Antonio Villanueva Edo-ren liburu baten izenburua da. Bizkaiko jaun edo alferizak, Gaztelako zaldunak izan direla iradoki nahi izan du esaldiaren bidez Villanueva jaunak. Hortik, erraz uler daiteke Bizkaia Gaztelako erresumaren menpekoa izan dela, sekula ez duela estaturik eduki, bizkaitarrak Gaztelako erregeen menpeko alferiz eta soldadu leial eta fidelak izan direla. Horixe da Franquismoan kontatu ziguten historia eta foruzale askok zabaldu duten bertsioa. Karlisten Erregea, Foruak, Jainkoa eta Herria izeneko leloa ere Espainiako erregea aipatzen da, ez Nafarroakoa. Negazionismoak lelo hori euskal herritarren naziotasunaren pizgarria izan bailitzan aurkeztu dute liburu batean baino gehiagotan. Historia aldrebestu egin dute. Baina historia horrek badu egi-egia bat: EAEko euskal herrialdeetan sekula ez da estaturik egon, ez bada nafar jentilizioarekin. Hortaz, Bizkaian ez da estaturik egon Bizkaia estatu nafarraren parte izan zelako. Estatua nafarra zen, harik eta Lopez Harokoak traizio egin arte. Eta uler dezagun estatua moneta, zuzenbide propioa, administrazioa eta armada dituen herrialde antolatu baten erakunde lez.
Estanislao Jaime de Labayru-k, eta orduz geroztik beste historiagile batzuek ere, beti ukatu dute Bizkaiaren nafarkidetasuna. Bizkaia eta beste herrialde historikoak “Euskal Estatuak” bailiran presentatu dizkigute abertzaleek eta foruzaleek, baita liberal espainiarrek ere. Bizkaiko jaunen nafartasuna ezkutatu egin dute luzaro.
Eneko Lupiz Bizkaiko lehen jauna tenente nafarra zen. Garai hartan tenenteak eta gazteluak estatu eta erregeen oinarri inportanteak ziren lurraldeetan zer gertatzen zen jakiteko eta lurrak berak erresumaren barruan irauteko eta defendatzeko. Errege nafarrak Eneko Lupizi berari emandako dokumentuan Bizkaiko errege izendatzen du bere burua. Errege nafarra, beraz, Bizkaiko errege ere izanik, Gaztelako jaun edo alferiz baino lehenago. Eta Bizkaia, beti ere, Durangaldea kenduta, orduko Bizkaia ez baitzen egungoa bezain zabala. Egia da Lopez Harokoak gaztelar izatea nahiago izan zutela errege nafarrari traizio eginez, baina horrek ez du kentzen egia historikoa zein den. Familia batek lur berriak edukitzea eta dirua eta agindua nahiko erakargarria izango zen garai hartan, oraintxe izan ahal den bezalatsu. Horregatik aipatu behar da traizio hitza, nahiz eta batzuek nahiagoko duten “jario historiko” esamoldea erabili. Beraz, Anakleto Ortueta bizkaitarrak edo Urzainqui goinafarrak dioten bezala, nola arraio pentsa daiteke Bizkaiak pertsonalitate politiko burujabea eduki duela antzinako denboretatik? Hor hasten da euskaldunon bereiztea eta abertzaleek irentsi duten historia. Nafarroako estatua lurrez txikituz joan dira arerioak eta larriagoa dena, sinetsiaraziz nafar eta baskoen arteko bereizketa. Berdin gertatu da historian Aragoako goi lurrekin esaterako. Aragoako Iparraldeko bailaretan bizi izandako jendea nafar jatorrikoa da eta zen antzina. Baina senak edo izanak ahantzarazteko hori baino hoberik ez dago: semantikan sartu eta objektuen izenen esangura aldatu. Euzkadi kontzeptuarekin ere antzeko zerbait gertatu da, orain beste entitate bat bihurtu baitute, PPko jendeak ere onartzeraino. Pertsona talde batek erabakia hartzen duenean eta boterea baldin badu, gauza da garai batean ulergarria ez dena asmatzeko edo beste zentzu bat emateko. Baskoiak ziren nafarrak eta baskoiak ere Gaskuniakoak... Orain baskoak Nafarroako Mendebaldekoak soilik omen dira eta baskonafarrik ez dukete nahi Goi Nafarroan euskalzaletasunaren etsaiek.
Dokumentuek argiro erakusten dute Iruñeko errege Santxo Peñalen-goaren edo Gartzia Naiarakoaren garaian oraingo hiru herrialdeak: Araba, Bizkai osoa (Durangaldea eta Bizkaia) eta Gipuzkoa nafarrak zirela. 1076. urtean hasi zen egungo Bizkaiko parte baten traizioa. Eneko Lupiz, beraren seme Lope Iñigez eta beronen suegroa Diego Alvarez-en bitartez burutu zen traizioa Errioxako lur nafarretan. Tenentzia nafarrak hereditario bilakatu ahal izatea karamelu gozoegia zen tenente nafarrentzat, lege nafarrak desberdinak zirelako. Ez zitzaien inporta izan beren erregeari traizio egitea lurjabe aberatsak eta Gaztelapeko Bizkaiko jaun bilakatzeagatik. Hori da bizkaitar batzuek hainbeste estimatzen duten Lopez Haroko familiaren historia, Penintsula Iberikoan mairuak hiltzeagatik ere ospetsu bihurtu zena. Gure herkideek errazegi gurtu dute familia hori eta ez dute ikertu nahi izan beren iraganean, tamalez. Bizkaiko hiriburuan oroikarria du Diego Lopezek, Gaztelako alferizak.
Sabin Arana-k uko egiten die Arturo Campionen ideiei eta honela dio, Urzainquik jasotzen duen bezala: “Gipuzkoak eta Arabak Gaztelako erregea bera izendatu zuten erregetzat; lehenengoak 1200 urtean eta bigarrenak 1332.ean. Erregetzat batzuen arteko erlazioak baziren izan baina ez subjektu politiko berean; ez zegoen euskal estatuen arteko batasunik Estatu espainiarrarekikorik, ezta beraien artekorik ere... Nafarroa 1512an konkistatu zuen Espainiako erregeak, eta orduz geroztik horixe izan zen Nafarroako errege, Espainiako errege izateaz gain”
Arananismoak ez du bere egiten nafarkidetasunaren arazoa, foruzaleen ikuspegi historikoa daukalako, Labayru, Garibay eta enparauen ikusmoldeari arrazoi emanez. Dena zerotik hasi behar zen abertzaletasunaren garaian, herri hitzari a letra erantsi behar: euzkaldunon aberria Euzkadi da. Herri hitza, antza, jada ez zen nahikoa patria-ren kontzeptua adierazteko. Gotzain, garrantzi, axota, berebil eta horrelako makina bat hitz asmatu ziren. Hainbat gauza eta hipotesi asmatu ziren. Nazionalismoaren aroa zen eta historia maite zuen Arturo Campion jakintsuak ez zuen hainbesteko arrakastarik ukan, ez behintzat Mendebaldeko Nafarroan. Goi Nafarroan hasitako kultur eta historia eskola edo joera inportantea albo batera utzi zuten Mendebaldeko nafarrek. Orain, inoiz baino biziago dagoen eskola da: nabarrismoa. Abertzalismoak huts egin duela uste dute batzuek euskaldunon historiaren ikuskerari dagokionenean. Gaztelarren ikusmoldea bere egin du Aranak sortutako joera ideologikoak, goinafarrak eta gainerako herritar nafarrak batzea aldarrikapen estrategikotzat ez baitu ikusi, historiaren jarioko gertaera normala izan bailitzan, benetako arazoaren mamira jo ordez: gure historiaren bertsio fidelena aldarrikatzea. Orain, abagunea da Nafarroa osoaren historia gogoratzeko eta Mendebaldeko Nafarroako herrialdeetan gure nafarzaletasuna agertarazteko, lurralde baten edo besteren independentzia baino inportanteagoa da hori. Noiz eta Euskal Herriko Mendebaldean nafarzaletasuna aldarrikatzen baita, orduantxe hasiko gara zerbait izaten euskaldunok.
Jakobe Palazioberri
Getxo [Mendebaldeko Nafarroa]
2009/11/15
Iraganak berretsi egiten digu egungo ideologia: nafarrak gara.
Anacleto Ortueta Juan de Ajuriagerra jeltzale ospetsuaren agintari militarra izan zen Santoñako Ituna izan zeneko garaian. Ortueta fededun katolikoa oso azkarra zen eta denboraren joanean eta herbestean zegoela, gauza garrantzitsu batetaz konturatu zen: abertzaleen planteamendu historiografikoa ez zen bere gustokoa. Ondoren azalduko dut hori, Ortuetaren ideiak neure egiten ditudalako. Egun biziko balitz Ortueta bizkaitarra, nafarra zela esango luke seguraski. Bizkaiko euskaltzale batzuek ere horixe diote egun.
Abertzaletasunak euskal nazio konzientzia piztu arren, foralismoaren ikuskera historikoa bere egin zuen eta euskal lurraldeen konfederakundea izan du helburu, herrialde guztiak parekatuz eta guztion identitate nafarrari uko eginez. Abertzaletasunak euskaldunon herriak izaera edo antolamendu politikoa gauzatzeko eskubidea genuela erakutsi zigun. Sabin Aranak garai hartako planteamendu etnizistak bere eginez Bizkaia independientea, Euzkadi kontzeptua eta euzkera berria aldarrikatu eta gauzatu ere gauzatu zituen. Inork gutxik pentsatuko zuen garai hartan Arana Goiriren ideiek mugimendu politiko zabala sortuko zutela eta hala ere sortu ere sortu zen mugimendua Arana anaiek lan eskerga egin zutelako arlo politikoan. Aranak bere garaiko beste euskaltzale batzuek ez bezala, ez zuen kontutan hartu Nafarroako erresumaren ibilbidea. Arana Goiri Gaztelapeko Bizkaiko jaunen herriaren historia zuen buruan, Esteban de Garibay durangarraren historia, Gaztelapeko jaun bizkaitarren historia, foruzaleen historia, oinaztarrek bultzaturiko historia, preseski. Eta horiek apropos zuten ahaztuta Nafar Erresumaren presentzia Mendebaldeko euskal herrialdeetan. Horrela izan behar zen irabazleek komeni zaiena soilik kontatzen dutelakotz; azken finean, Garibay-k Gaztelako erregearentzat lan egin zuen.
Balizko Euzkadi batuak zazpi herrialde baino ez zituen edukiko eta Nafarroa residual edo zokoratua (Nafarroa Garaia, egun) beste herrialdeen pareko bilakatuko zen. Errioxa eta Landeta, baita Pirinioetatik haratago nafarrok eduki genituen lurrak ahantziak izan ziren. Ordutik hona, abertzaleentzat, Euzkadi edo Euskadi-k Bizkaian izan du zentralitatea. Bizkai aberatsa eta populatua aberriaren zentralitatea izan eta, gudaroste eta izparringiaren euzkera zail eta asmatua mintzaira berritua bilakatu behar zen. Hizkuntza zaharra zaildu zuten horrela abertzale hiperbizkaitarrek eta egungo hizkuntz egoera kaskarra hein batean horri esker gertatu da. Horregatik, beren burua abertzaletzat duten asko egun gaztelaniara pasatzen dira nafarron hizkuntza nazionala albo batera utziz. Ideia horiek, izan ere, erabateko planteamendu iraulketa ekarri zuten eta esfera politikoan joera berria sortu zen fuerismo autonomista, espainiarzaletasun eta frantziazaletasunarekin lehian hasteko. Abertzalismoa sortua zen eta Campion eta gainerakoen ideiak ahantzi xamar geratu ziren, abertzalismoa indar handiak hartzen ari zelako Bizkaian.
Bistan da Arturo Campion euskaltzaleak ez zituela Sabin Aranaren planteamendu historikoak. Goinafarraren ustez, euskaldun ororen historia Nafar Estatuan zentratzen zen, Nafar Erresuman hain zuzen ere. Campionek, Iturraldek, Pedro Nabaskotzek eta hainbat euskaltzalek euskal nazioa kulturan eta historian oinarritu nahi zuten, zentralitatea Nafarroako Estatuan jarriz; euskaldunok inoiz estatua izan badute Nafarroako erregeekin gertatu baita hori.
Baina, tamalez, Campion-eta kultur jendea zen ororen gainetik eta liburu ederrak eta hunkigarriak idatzi arren, abertzaleen ikuskera berria nagusitu zen. Ordutik hona, urteak pasatu dira eta nabarrismoa berriz ere indartzen ari da historialari nafar batzuei esker. Ideia zaharkituak direla erranen dute batzuek, baina hori diotenek argiro ikusten dute Euzkadi kontzeptuarekin zer gertatu den. Euzkadi hori, hedabideek aireratzen dutena ez da inondik inora abertzaleek nahiko luketena. Eta Goi Nafarroan, errespetu handirik ez dute ukan euskaltzale goinafarrekin. Hori dela-eta, gauzak aldatzea ez litzateke txarra izango.
Noiz eta Bizkaiko politikariek Lopez Harokoaren estatua kentzen baitute eta gure errege nafarren oroikarriak jartzen baitituzte, orduantxe sinetsiko diegu abertzaleei hertzaleok. Abertzaleek bandera nafar gorria EAEn, hots, Mendebaldeko Nafarroan ez erabiltzea goinafar euskaltzale askorenganako afruntu edo laidoa dateke. Batzuek aberrian sinesten dukete, nik herrian soilik, nafarren herrian, ganboatarren eta agramondarren herrian. Abertzaleek espainiar eta frantsesek bezala, mugak eta trabak jarri dituzte kultura amankomunean oinarrituz Mendebaldeko Nafarroak, Goi Nafarroak eta gainerako lurraldeek euskaltzaletasuna aldarrika dezaten. Iraganak berresten du gure ideologia. Libertatea, errespetua eta iragan lapurtuaren berreskuratzea gogoan eduki ezik, Villanueva Edo, García de Cortázar eta enparauek kontatzen diguten historiaren bertsiotik ez dira irtengo gure seme-alabak. Abertzalismotik hertzaletasunerako pausoa eman behar dugu eta inteligentziatik sortu Federico Krutwig, Alfonso Irigoien, Esarte, Sorauren, Urzainki eta hainbat intelektualek egin bezala gure kultura eta historia ikusteko molde berria.
Hasteko lehen oinarria ipinita dago: zer eta Nafarroa Batuaren mapa historikoa. ETBren mapa berriak ongisko adierazten du nafarroi traizioz eta armaz konkistatutako lurraldeak zein diren. Inperialistak izateke, eta errioxarrak atzerritartzat dituzten abertzale horiek ez bezala, nabarrismoak politikarako saltoa eman behar duke. Baiezkoan nago eta ongarria litzateke abertzaletasunaren bilakaera edota haustura, baldin eta nafarrok politikoki benetan batzea nahi izanez gero. Gero eta gehiago dira basko eta nafar sinonimotzat dutenak. Iruñea ez da soilik Goi Nafarroako hiriburua, Iruñeak zentralitatea errepresentatzen du nafartzat sentitzen garen askorentzat.
Historiaren logika hautsi egiten da askotan, onerako zein txarrerako. Nafarroaren kasuan, txarrerako izan da azken 800 urte honetan. Mendebaldeko Nafarroako lurrak Gaztelaren menpe geratu ostean, nafarrok Pirinioetatik haratago irautea suertatu zitzaigun Frantziarekin botore politikoa galdu arte. Data esanguratsua ere izan genuen: 1512. urtea, Gaztelapeko oinaztar-beamondarrek gure kontra egin zutenekoa Iruñea armaz konkistatuz. Laster beteko da horren urtemuga eta abertzale batzuek horri ez diote erreparatuko segurik. Baina hertzale nafarrek bai, gogoan izango dute data hori, gure herriak baturik irautea nahi dugulako. Nafarroa Batua ukan behar du helburu hertzaleak; abertzaleak, ostera, euskal komunitateren baten independentzian baino ez du pentsatzen, herrialdeen status quo-a arazo nagusia ez delako uste baitu. Ganboatarrontzat Nafarroa oraindik existitzen da Bizkaiko lurretan, baita Gipuzkoan eta Araba osoan ere. Nire arbasoak nafarrak ziren, Araban eta Bizkaian bizi izan arren. Nafar adjektiboaren erabilera paradigma aldaketaren gauzatzea da. Nabarralde-k, SUBO-k, Nafartarrak elkarteak eta gainerako elkarte kulturalak paradigma aldaketaren hazia eta pizgarri dira, politikarako saltoa ez da gertatu baina. Kulturatik abiatzen diren mugimendu politikoak ongi etorriak bitez! Krutwig-ek hamaika aldiz eskatutakoa lortzeko gauza izango ote gara euskaldunok: kulturan oinarritutako Baskonia Zaharraren berritzea.
Logika, historian, status quo-aren aldaketagabeko bidea baino ez da. Eta herritarrok maiz aldaketak eskatzen ditugu gaizki eginak salatu egin behar direlako. Nabarrismoak EAEn arrakasta edukitzea litzateke mugarri ederra, abertzale eta espainizale askok ongi ikusiko ez dutena, azken buruan, abertzale zein espainiar nazionalista batzuen zentralitatea Madrilen eta Vocento-ren produktuetan baitago oraindino.
Iragana geratzen da eta iragan horren gaineko egia berreskuratu behar dugu, nahi dugunok eta sinestunak. Fedegabekoak ere ez dira mugituko eta status quoarekin kontent izango dira. Baina, nabarrismoak egiten duen bezala, hobe da ezker-eskuin eta ideologia guztietatik heltzen diren kritikei erantzutea egia historikoa berreskuratu ahal izateko.
Artikulu hau Creative Commons 3.0 aitortza lizentziaduna da. Beraz, nahikoa da egilearen datuak hauek jartzea edonon argitaratu ahal izateko:
Jakobe Palazioberri
Leioa [Mendebaldeko Nafarroa]
2009/08/30
Elhuyar entziklopediaren ikuskera traketsa, Nafarroarena
Elhuyar-en hiztegi entziklopedikoak ondoko eran dakar 'Nafarroa' sarrera:
'Euskal Herriko lurralde historikoa. 1530.az geroztik bitan zatituta dago... Nafarroa Garaiaren izen ofiziala Nafarroa da. Hortaz, gaur egun, Nafarroa aipatzen denean, Nafarroa Garaia bakarrik aipatzen ari dela ulertu ohi da... Aragoako Fernandok Nafarroa eta Frantziako erresumei gerra egin zien (1512). Haren tropen gidari Albako dukea zela, Nafarroa osoa hartu zuen... Ondorioz, Nafarroako erregeak Pabera erbesteratu behar izan zuen...'
Definizio hori dela-eta, zenbait gogoeta egingo ditut ondoko lerroetan gure jakintza entziklopedikoaren gezurrak agerian uzteko, Mendebaldeko Nafarroako Bizkaitik ere salatu behar dugulako gure seme-alabek testuetan topatzen dutena. Horrez gain, zilegi bekit Euskal Herria eta Nafarroa hitzak bereiztea, hori baita nire aburua.
Lehenik, 'Nafarroa' termino politikoa da oroz gain, euskal estatu bakarra adierazteko erabili dena hainbat mendetan. Beraz, hasteko, 'Nafarroa' Euskal Herriko estatuaren izena da batez ere, eta ez abertzale eta espainiarrek nahi duten moduan, probintzia edo herrialdea. Europaren historia ikasi duen edonork daki Nafarroak erresuma ukan duela, baita armada, zergak eta gainerakoak ere... eta herri edota estatua izan dela. Kanpoko adituek ezagutzen dutena, zergatik ez dute zenbait abertzalek ezagutzen? Hori da galdera.
Hirugarrenik, larria iruditzen zait Albako duke traidorearen izena agertzea eta ez aipatzea Enrike II nafar erregea. Euskal historia nazionala desitxuratzea da hori. Are gehiago kontutan hartzen badugu entziklopediak aipatzen duela Fernando erregeak 'gerra egin ziola' Nafarroari, konkistatzeko asmoa aipatzeke. Fernando erregeak idatziko zuen bezalaxe idatzi dukete Elhuyar kultur taldekoek pasarte hori.
'Historia garaileek idazten dute' eta Mendebaldeko Nafarroako hiru probintzietan ederki irentsi dute amu hori azken mendeetan. Batzuek ahantzi egiten dute Bigorra eta Pabe nafarrak izan zirela, Akize eta Gaskoniako (edo Baskoniako) hainbat herri bezala. Errua Toledoko historiografian eta Aranismoan aurkitzen dugu. Abertzaletasunaren esparruan Euskal Herriko Euskal Estatu independienteen paradigmak min handia egin dio gure nazioari. Sabin Aranaren ikuskera hori oztopo nagusia bilakatu da euskaldunon benetako historia zabaltzeko, Nafarroaren benetako historia gure seme-alabei pasatzeko. Anakleto Ortuetak aipatu eta Tomas Urzainki goinafarrak jasotzen duen bezala, gure herriaren arerioek geuretzat bailitzan ikusmolde hori sartu nahi izan digute Euskal Estatu independienteen hipotesiaren bidez.
Horrez gain, entziklopediako sarreraren ondoko mapan Nafarroaren gerakinak islatzen dira abertzaletasunak sortutako ikuskerari esker: Goi Nafarroako merindadeak baino ez dira ageri; ez dago Mendebaldeko Nafarroaren arrasto bat ere. Ez Labraza (Oion), ez Tolosaldea, ezta Durangalde nafarra ere. Sarreran ez da igartzen Nafarroaren historiaren euskal ikuskera eta Gaztelako konkista odoltsua 'Albako konteak Nafarroa osoa hartu zuen' leloarekin azaltzen da, 'konkista' hitza bazter utzita. Beamondarrek ez zuten hobeto idatziko gure herriaren historia desitxuratua, halafede! Nafarroak, ordea, bestelako historia du, Ahaide Nagusien borroken garaitik datorkiguna, ganboatar eta agramontesek idatzi behar izan dutena euskaldunen nafar instituzioak eta historia nazionala zabaltzearren. Ez da horrela izan, eta orain lan eskerga egin beharko dugu galtzaileen egia historikoa gure herriari kontatzeko.
Horixe da ikastoletan eta gainerako euskal eskoletan euskaldunek jasotzen duten historia gure herriaz. Abertzaletasunak, tamalez, ikusmolde espainiar eta gaztelautik bere egin du euskal lurren historia. Gaztelak konkistatutako herria ukatua da oraindik abertzale askoren ahotan. Nafar guztion historia desitxuratu egin da eta abertzaletasuna egiaz haratago joan da Irungo desfilea bezalako ekitaldiak bultzatuz eta bere eginez. Euskal lur guztien batasuna bazter lagatu da euskal abertzaletasunaren ideologoen artean jakintasun eza nabaria izan delako/zelako. Esteban de Garibay, Larramendi eta Arana izan dira karlismoaren oinordeko izandako abertzaletasunaren aitapontekoak (edo maiz aipatuak eta goretsiak). Eta tamalez diot, zeren Campion, Iturralde, Nabaskoitze, Moret eta beste ikerlari eta aditu batzuek gure historiaren ikuskera zuzenagoa baitzuten eta ahantziak izan dira.
Nafarzaletasunaren aldekook erronka handia dugu aurrean. 'Euskal Herria' hitza toponimoa da eta ni ez naiz nor esateko topononimo geografikoa baino ez dela. Euskal Herria hitza politikaren arlora pasatu dute batzuek eta seguraski ez zaie arrazoia falta hori egiteko. Nik, hala ere, ez nuke inola ere egingo, gure herria izendatzeko Nafarroa hitza lehenetsiz. Euskal estatuaren izena Nafarroa da eta abertzaleek erabilitako Euzkadi eta Euskadi terminoak ez ditut gogoko. Azken buruan, gure herria zatikatzeko baino ez dute balio izan. Egun, seguraski EAJko kide erdiek onartzen dute Euskadi-ren erreferentzia hiru probintziei buruzko aipamenak soilik egiteko eta kontent dira horrekin Goi Nafarroa eta gainerako lurrak arrotzak bailiran joz. Goi Nafarroa bertze gauza bat bezala ikusten dute eta mendebaldeko abertzaleek gutxiegi egin dute hori gerta ez zedin. Getxon, turismo sailak erabiltzen duen mapa Mendebaldeko Nafarroako hiru probientziena da, zenbait batzokitan Nafarroa edo Euskal Herri osoko mapak ikusi ordez, Gaztelapeko hiru probintziena soilik ageri da. Abertzaletasunetik harantzago pauso bat gehiago emateko ordua heldu da. Hego Euskal Herriko bi komunitateak batu barik, zaila izanen da abertzaleek zerbait lortzea. Benetako abertzaleek ez dute nazionalista espainiarren beldurrik eduki behar eta mundu horretan ere arrantzan egin behar dute. PSOEko askok harro erran ohi dute aberririk ez dutela eta eznazionalistatzat dute beren burua. Horiek izan daitezke gure historia, egiazko historia ikasi ahal dutenak, baita alderdi abertzaleetako politikari asko ere. Horiek buruan, nafarzaletasuna zabaldu nahian, euskaldunoi kontatu dizkiguten gezurrak agerian jarri behar. Horrela, Nafarroako bandera gorria, gure himno nafarra, gure gazteluen gaineko informazioa, geure Ahaide Nagusien arteko borrokak... dena agerian jarri behar dugu euskaldunen belaunaldi berriak gezurren gainean bizi ez daitezen. Eta inoiz aipatzekotan, 'Goi Nafarroa' izenaz aipatu Nafarroako Foru Komunitatea deritzona, inola ere ez Nafarroa izen soilaz, Nafarroa gure herriaren estatuaren izena delako. Eskerrak izen hori beren burua nafartzat duten bizkaitar, arabar eta gipuzkoar askoren bihotzean dagoen oraindik ere. 1200 eta 1512tik oraindino dirau ganboatar eta agramondarren suak.
Jakobe Palazioberri. Irakaslea. Leioa (Mendebaldeko Nafarroa)
Artikulu honek CC 3.0 (egiletza, berdin partekatu) lizentzia du (copyleft). Beraz, ez da beharrezkoa baimenik eskatzea beste nonbait argitaratzeko. Mapa edo irudia ere lizentzia horren pean dago.
2009/08/10
Ibañetako borrokak eta egungo Nafarroa
Gure historian lar inportantziarik ez diogu eman gertaera horri eta, aldiz, gehiegi eman zaio Toledoko historiografiatik datorren historiaren ikusmoldeari. Aranismoak espainiar historiografia onartu zuen, Hegoaldeko lau herrialdeak bereiztea naturaltzat-edo joz; eta oraindik horretan ari da orohar. T amalez, ezer guti egin dute Mendebaldeko Nafarroan bizi diren abertzaleek Goi Nafarroakoekiko anaitasuna egiazki errealitate bihurtzeko. Eta hortixek dator abertzale batzuen pentsamoldea euskal herrialdeak erabat bereiztuz independienteak balira bezala. Toledoko historialariek, García de Cortázar eta enparauek maisuki nabarmendu dute euskaldunok elkarrengandik banatzeko izan diren gertakariak, batzekoak izan direnak gutitan aipatuz edo ezkutatuz. Ederki aireratu dute erromatarrak nonahi izan zirela euskal lurraldeetan, benetan esan gabe 'erromatarrak' kontzeptua bi moldetara uler daitekeela: jatorri latindarra duena, arraza latindarrekoa alegia; edo bertoko euskalduna kulturalki kultura erromatarra duena. Hortixek hasi behar dute historialariek egungo herritarrok ez nahastearren. Veleiako bisita ulertzeko ezinbesteko argibidea, nire ustez; eta nik behintzat ez nuen bertan entzun.
Moret jesuitak ez bezala, aranistek ez dute topatu historian euskaldunon batasuna. Hori dela-eta, erreferentzia historikoak nahiko modernoak izan dira eta Orreagako batailarena edo 1200 inguruko Bizkaiko lur zenbaiten galerari ez diote garrantzirik eman. Hortik ondoriozta daiteke Mendebaldeko Nafarroa eta Goi Nafarroa bereizteari inportantzia handirik ez ematea. 'Euzkadi' termino berria usteltzeraino ere heldu dira aranista batzuk, Euskadi Mendebaldeko Nafarroako hiru herrialdeei soil-soilik egokituz. Horri atxikiz, orain beste argudio bat darabilte sasiabertzale horiek: demokrazian herrialde bakoitzak erabaki dezala lurralde horretan gehienek nahi dutena. Sabin Aranaren printzipioetan arraza da nonahiko argudioa, eta again horrexegatik egon zen hain makal historiaren esparruan.
Abertzaleek terminologia eta historiaren ikuskera aldatzea mende honetako zeregina izango da. Hizkuntza komunikazio tresna denez gero, semantikak garrantzi handa du. Hitzak nola darabiltzagun ausnartu behar dugu. Hitzen esangura ondo pentsaturik plazaratu behar ditugu gure ideiak. Baina ipin ditzadan adibideak. Nik Goi Nafarroako erreferentziak izendatzeko 'Goi Nafarroa' edo 'Nafarroa Garaia' terminoak darabiltzat; inoiz ez 'Nafarroa', onoma hori euskaldunon lurra politikoki izendatzeko uzten dudalako. Toponimo izatetik haratago dago 'Nafarroa' berba. Nafarroa Euskal Herriaren sehaska eta erresuma izan den aldetik, termino politikoa da. Bizkaia, Gipuzkoa edo Araba, niretzat jada ez dira lehen mailako termino politikoak, 'Mendebaldeko Nafarroa' terminoaz ordezkatzen ditudalako edo beraien alboan ipintzen beti. 'Euskal Herri' terminoa geografikoa eta neutroa den bezala, toponimoa alegia, egun 'Nafarroa' termino politiko iraultzailea bilakatu zaigu, Euskal Herriaren aurka daudenek ongisko dakiten bezala. UPN euskal nabarrismoaren beldurrago da aranismoaren baino beldurrago apika, azken honi kontra egiteko aski argudio daude-eta. UPN-k, jatorri frankista duen partidua izanik, jende guti konbentzi dezake baldin eta benetako historia plazaratzen badugu... UPNko kide askok ez dakite zein izan den Goi Nafarroaren historia eta historia hori dakitenak manipulatzen trebeak izan dira. Aranismotik zein alderdi nazionalista espainiarretatik abiaturik, herritarrek Nafarroaren historia zein izan den jakin behar dute.
Karlismotik abertzaletasunerako pausoa eman zen bezalaxe, ongarria litzateke abertzaletasunaren gabeziak eta erruak ezagutzeko eta gure lehentasunak euskal lurren nafar batasunean jartzeko. Ni, bizkaitarra izanik, nafarra ere banaiz, Menndebaldeko Nafarroakoa, bizkaitarren antzinako lehen jauna tenente nafarra izan zelako, Lopez Haroko leinuaren arbasoa, 1200 urte inguruan ekialdeko nafar erregeari traizio egin ziona. Bizkaia erregio bihurtu zen karlismoaren garaian eta abertzaletasun joera batek ere erregio espainiar bihurtu du Nafarroa osoa. Pausoa emateko unea heldu da. Nafarroa Batua aldarrikatzeko unea da eta Mendebaldeko Nafarroan partidu politiko nafarra sortzeko. Norbaitek egin behar duke eta abertzaletasun antzuarekiko harremanak apurtu paradigma berria sortzeko. Gu-geu gara nafarrok, Euskal Herriaren sena gordetzearren senperrenak egiteko prest gaudenok, intelektualki hain aberatsak izan ziren Arturo Campion, Iturralde, Ortueta eta enparauen lana ongi zabaldu ez zelako. Garai berrien zain, Orreagan, abuztuaren 15ean, Gora Nafarroa Batua!
Artikulu hau Creative Commons 3.0 aitortza lizentziaduna da. Beraz, nahikoa da egilearen datu hauek jartzea edonon argitaratu ahal izateko:
Jakobe Palazioberri
Leioa (Mendebaldeko Nafarroa)
2009/06/29
Ziraukiko alkatearen hitzak Noain 09 ekitaldian
Atarribiko alkatearen hitzak Noain 09 ekitaldian
Noain 09, Bergarako alkatesaren hitzak
2009/06/28
Noain 2009 argazkitan
2009/06/27
Bizardunak taldea Nafarroari kantuka
2009/06/23
Noaingo guda oroituz
Noain-en, Nafarroa Garaian, euskaldunok independentzia galdu genuen. Nafarroako erregeak ezin izan zuen berreskuratu Nafarroa Garaia, erresumaren parte handiena Gaztela-Aragoako koroaren menpe utziz. Noaingo zelaietan buruz buru izan genituen bi armada. Tamalez, Nafarroako erregearen aldekoek galdu zuten, Espainiako tropen artean Nafarroako Mendebaldeko hainbat euskaldun egonik. Beamondarrak nagusitu ziren agramondarren aurka. Hori gogoan, aurten ere ekitaldi batzuk prestatu dira Nabarralde Kultur Elkartearen bidez. Iñigo Saldise-k artikulu ederra dauka gaian gehiago sakondu nahi izanez gero. Goiko irudian, Noaingo oroikarria ageri da, eta bertan batzartuko dira hain zuzen ere Nafarroako herrialde guztietatik etorritako agramontes eta ganboatar berriak Nafarroaren batasuna eta subiranotasuna aldarrikatzeko. Mendebaldeko Nafarroatik ere (Bizkai, Gipuzkoa eta Arabatik) igaz baino herritar gehiago espero dira igandeko ospakizunean. Hitzaldiak ere prestatu dira 24, 25 eta 26rako. Hona hemen, Nabarraldek prestatutako iragarkia:
2009/05/24
Mikel Sorauren Wikipedian
Lingua navarrorum:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Sorauren
Roman paladino:
http://es.wikipedia.org/wiki/Mikel_Sorauren
2009/05/21
Wikirioja-k Gartzia Naiarakoa erregearen nafartasuna ezkutatzen du
El rey García de Nájera: su neta condición de riojano y najerino la expresa Yepes con estas palabras: ”Este rey nació en Nájera, crióse en Nájera, tuvo su corte en Nájera y está enterrado en Nájera, y así generalmente le llaman don García de Nájera”.
Era hijo primogénito del gran rey Sancho el Mayor, por lo que heredó el trono de Nájera el año 1035. Contrajo matrimonio con la infanta doña Estefanía Berenguer de Fox, hija de los condes de Barcelona. Tuvieron diez hijos, de los que seis fueron varones y cuatro mujeres.
Las crónicas lo consideran como “el mejor guerrero de la época”, y Gonzalo de Berceo lo describe como “un firme caballero, noble campeador”. Conquistó a los moros la plaza de Calahorra, “siella de bispalia”, como anota Gonzalo de Berceo, en el año 1045, yendo personalmente con la reina al año siguiente a celebrar la fiesta de san Emeterio y san Celedonio, como se representa en un gran mural de la capilla de los mártires, dentro de la actual catedral. Se le considera el fundador del monasterio de San Millán de Yuso o de Abajo, aunque lo realizó su hijo y sucesor Sancho IV. Yendo de caza y persiguiendo la presa, encontró en la santa cueva una imagen de la Virgen, con una campana y una paloma a sus pies. En recuerdo de este hecho mandó construir en aquel lugar el monasterio de Santa María la Real de Nájera, de tanta resonancia en la historia de España. El propio rey con su familia introdujo la costumbre de la Salve sabatina, de donde pasó a la Casa Real Española y a la devoción universal de todos los cristianos. Por cuestión de fronteras, guerreó con su hermano Fernando I, rey de Castilla (el primero) y de León, quien le venció en la batalla de Atapuerca en el año 1054, donde desgraciadamente murió don García. Su cadáver fue traído a Nájera y enterrado en el monasterio de Santa María la Real, inaugurado solemnemente dos años antes. Desde entonces se convirtió el monasterio en panteón de los reyes (después de El Escorial, es quizá el principal de España) y de nobles caballeros.
2009/05/10
Nafarren hizkuntza nazionalari nola eutsi diosku Mattin Irigoienek
Honako hiru bideo hauek Mattin Irigoien idazle eta euskaltzaleak Bilboko Plaza Barrian eginiko mintzaldian grabatu ditut. Oso gai inportantea euskararen transmisiorako jorratu du Irigoien behenafarrak. Euskara kinka larrian da maleruski, Unesco erakundeak txosten batean gogoratu digun bezala. Txepetx-en teorien aplikatzea du aipu Irigoien idazle eta laborariak. Mendebalde Kultura Alkarteak eginiko XIII. jardunaldietan izan da da Mattin Irigoien idazlearen mintzaldia. Bideo bakoitza 8 minutu ingurukoa da.
2009/05/05
Arturo Campion bezalako euskal esnaleak behar
Oharra: artikukulu hau argitaratzeko ez da baimenik behar. Creative Commons lizentziapean dago. Egilearen autoretza agertaraztea baino ez da behar.
Jakobe Palazioberri
Irakaslea
Getxo [Bizkaia, Mendebaldeko Nafarroa]
2009/05/04
Nafarroako bandera abertzalea
2009/05/03
Nafarroaren bandera, Xahok asmatua
2009/05/01
Toponimo politikoak, Nafarroa eta euskal lurren batasuna (eta II)
Egun, euskal prentsan eta Nafarroa osoko erdarazko hedabideetan hermeneutika aplikatu behar da hitzen adierak interpretatzeko. Euskadi berba esateak oraindik ez du zehazten esangura zehatza baldin eta esatariari eta hedabideari erreparatzen ez badiegu. Gure herrian hermeneutika aplikatuz bizi beharko dukegu luzaro. Euskadi hitzak, maleruski, ez darama zehazpen geografikorik testuingurutik eta esatariaren pentsakeratik at. Kontzeptuoi, gizakiok ematen diegu adiera.
Perotxategi, Arana eta areago Larramendiren garaian aski zabalduta zeuden hipotesi historizistak, jatorria aurkitzeko gaia zernahi zen ere. Errusia toponimo nagusiaren jatorria azaltzeko vikingoen erroak aipatzen ziren, Gartzia euskal deitura petoaren jatorria godoen hizkuntzatik zetorrela zabaltzen hasi ziren esangura adierazteko istorio zelebreak asmaturik: “bere amorantearen zain zegoen gizona” (nik-neuk ikusia Gaztelan duela urte batzuk). Lekuzko toponimo soilen jatorritik erakartzea esangurak gaizki ikusten zuten sasiaditu askok. Denari bilatu behar zitzaion istorioren bat: Tubal, mitoak, helenoen ekia... Unibertsitateko urteetan nik barre asko egiten nuen Perotxategiren hipotesiak irakurtzean. Herrialde edo nazio baten izenak historia eduki behar zuen. Hortaz, istorioak asmatu behar ziren berbak hobeto janztearren. Errusia hitza “Rus” toponimotik eratortzea lar sinplea zen; eta horregatik vikingoen istorioaren hipotesia erabili zuten askok Rus hitzaren erroaren esangura zabaltzeko. Garcia deituraren esangura euskarazko “gaztea” izatea edo Euskal Herria bezala erran/esan aditzaren antzinako formatik zetorrela aldarrikatzea sinpleegia zen. Pitokeriatzat kontsideratuko zuten horrelako hipotesi bat. Mendialdeko jendeek zein hiribilduetakoek (gehiago lehenengoak, jakina) errazago irensten omen zituzten hipotesi historizistak toponimoei karga mistikoei emanez.
Ahaide Nagusien gerrak ere prozesio batean kandelak non eraman zioagatik sortuak izanen zirelako hipotesia ere zabaldu zen garai batean eta entziklopedien garaia etorri arte erraz askoan irentsi zuten herritarrek teoria bailitzan, zinez hipotesi ganorabakoa zena. Nafar estatuaren historia horrelakoa izan da. Euskaltzale handiak eduki ditugu, Arana eta Kanpion kasu, baina bistan denez, epe historiko batean bizi izan ziren. Egun ere, seguraski, bai batak, bai besteak, problemarik ez zuten ikusiko Euskadi ala Nafarroa izeneztapena atxiki ordez Euskal Herria terminoa zabaltzeko. Toponimoak eta exotoponimoak, bakoitzak bere marka darama. Bizkaia toponimoak ere aranismoan marka eduki duen bezala. Termino politikoa Mendebaldeko Nafarroako eskualde batzuk izendatzeko, baita Bizkaiko karlistentzat ere, nola ez. Nik Bizkaia toponimoa entzuten dudanean zenbait testuingurutan termino politikotzat dut. Beraz, Bizkaia toponimoak ere izan du eta eduki badauka oraindik biko esangura: geografikoa eta politikoa. Nik sekula ez dut ikusi zergatik herriak izendatzeko bereizi behar diren terminoak, edo asmatu berriak. Toponimoak historia eta politika liburuetan ageri dira, geografiazkoetan bezalaxe. Beraz, uste dut egungo idazle asko oraindik bizi direla Arana eta Kanpion-en aroan, konturatzeke berben adierak desberdinak direla jasotzailearen pentsamoldearen arabera. Ni ez naiz inor oinaztar baten pentsamoldea aldarazteko, baldin ez bada hitzen kalipua erabiliz. Eta horixe egiten saiatuko naiz, ganboatarren Nafarroa, ostera, desagaertuz joanen da denboraren poderioz horrela segituz gero. Agramontes-ganboatarrek ez dute jakin gure historia eta jakituria herritarrei helarazten, politikan ere gero eta indar gutiagorekin ikusten ditugu, sakabanturik, euskal lurra bezala. Agramontes askok gainera naturaltasunez dakusate Nafarroa Garaiko hiriburutik Zaragozara joanen den abiada handiko trenaren ukaitea, Mendebaldeko hiriburuekiko tren lotura eztabaidaren zentrora ekarriz... Gerra tikietan itsu, handiez ahantzirik... horixe da gure gazte askoren patua. Nafarroa batua lortzea ez da helburua abertzale askorentzat; batzuek diru erraza eta arina nahiago, besteek gerra tiki antzuetan sartzea nahiago. Egoera horrek dirauen bitartean Nafarroa Garaian eta Mendebaldekoan abertzale askok jai dute. Eta horrela segituz gero, paradigma nafarra ukanen duen alderdi politiko berria sortzeko hazia ereiten hasiko gara. Amaiurko seme-alaben aroaren zain adi egonen gara.
Beraz, toponimoak dira oro: Nafarroa, Euskadi, Euskal Herria, Landeta, Akitania, Bizkaia... Eta azken mendeetan zehar Mendebaldeko Nafarroako kostaldeko mendietara bizitzera etorritako ibarreko herritarren arbasoen oinordekoak libertatea eduki behar dugu herriak-eta nahi bezala izendatzeko, baina beti ere kontutan hartuta termino geografikoak politiko bihurtzen direla eta politikoak toponimo. Asmatuak izaten dira errotzeko problemak ematen dituzten toponimoak, zeren eta neologismoak defentsako mugimendu nazionalistetan soilik gailentzen baitira. Nafarroa eta Euskal Herria sinonimotzat hartzea egoki ikusten dut, baina inork ez dezala aldarrika toponimoen adiera ezpolitikoa edo geografikoa antagonian. Munduko herrien izenak onoma toponimikoetarik sortu dira eskuarki, eta herri izenak bereiztea ez da bat ere ona nazio txikien kasuan, behintzat.
Bizkaia politikoa zordun dago Nafarroa geografikoarekin, sarri erabili dugulako bizkaitarrok kontzeptu politiko soiltzat Nafarroarena. Gutako arbaso batzuek horrela erabili dute eta abertzaletasunaren paradigmarekin bizi izandako familietako kideok esfortzu handia egin beharko dugu entitate politiko pluralak sustatzeko beste paradigma baten aroan. Nafarroako Mendebaldeko herrialdea, egungoa, oinaztarrak eta beamondarrak nagusi diren monarkia demokratikoa da eta naturaltasunez eta dolorerik gabe aldatzeko jakintza behar da armen ordez, Krutwig-ek erraiten zuen bezala. Eta egin beza irakurleak hermeneutika apur bat demokrazia hitzarekin, esangura grekoak argiro adierazten baitu antzinatean kutsu negatiboa zeukala (arras negatiboa, apika), zeren “demoa” erraz manipulatu ahal baita arerioen kontra. Abertzale askok ez dute aldarrikatzen gure herriaren batasuna, hots, Nafarroa Garaia eta Mendebaldeko Nafarroako komunitatearena, berdintasunean (alderdi politiko batek ere ez du egin azken hauteskundeetan) oraindik paradigma nafarra errotu ez delako. Ez Mendebaldeko EAEn, ezta Nafarroa Garaian ere. Oraindik, diot. Geroa gorriz kolorezta daitekeelako edozein unetan, bandera nafarrak geure ere eginez Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Aranismoak hutsetik dena mendialdeko bizkaitarren independentziaz mukurutu zuenean bezala, paradigma berriak sor daitezke eta arrakasta lortu. Nork erranen zuen XXI. mendean paradigma aranistaren oinordekoak gehienak (ez nagusi, baina) izanen zirela Mendebaldeko Nafarroako hiru herrialde historikoetan.
Oharra:
Artikulu hau Creative Commons 3.0 aitortza lizentziapean dago. Beraz, nahikoa da egilearen datu hauek jartzea edonon argitaratu ahal izateko:
Jakobe Palazioberri
Getxo [Mendebaldeko Nafarroa]
Toponimo politikoak, Nafarroa eta euskal lurren batasuna (I)
Terminoak geografikoak eta politikoak izaten dira normalean; batak eta besteak, alegia. Geografikoak izan direnek poltikoak izateko bidea egiten dute denboraren poderioz baldin eta herritarrek praktika politikoan horrela erabakitzen badute. Tamalez, Fredi Paiak, Iñaki Anasagastik eta hainbat idazlek, Sabino Arana eta Arturo Kanpion-en arteko eztabaida berriz ere plazaratu dute orain dela ez askorik, termino politikoak eta geografikoak banatuz ezinbestez. Ni ez naiz iritzi horretakoa, horrek galtzen gaituelako euskaldunok. Baina azal dezadan hobeto.
Abertzalezaletasunak “Euzkadi” termino politikoa ekarri zuen ezerez edo hutsetik; eta herriak praxi politikora eraman zuen, denboraren joanean terminoak kutsu politikoa eta geografiko finkoa hartu duelarik. Oraindik orain, behinik behin, horixe ikusi dugu edonon. Zabal eta ezker-eskuin, abertzale orok onartu zuen oraintsura arte Sabin Aranaren termino politikoa, grafia Euskadi zein Euzkadi izanik. Baina, geroago ezker abertzaleko alderdiek (sozialdemokraziatik ezkerreko muturreraino) Euskal Herria hitza zabaldu zuten esparru geografikotik atera nahian eta zelanbait Euskadik gaur egun errepresentatzen duenetik itzuriz-edo. Hortxe hasi zen “eztabaida intelektuala” gure herria izendatzeko. EAJk boto ederrak galdu zituen seguraski Euskal Herria hitzaren kontra egiteagatik EAEko futbol selekzioa izendatzeko ustetan. Abertzale askok, alta, uste izan zuten Euskadigatik hildako gudarien omenez, Euskadi hitzak iraun behar zuela. Hori justifikatuz, toponimoak geografikoak eta politikoak direla sinestarazi nahi izan digute. Euskadi, Baskonia, Nafarroa eta Euskal Herria toponimoak, antza, desberdinak dira erabileran. Betiko bereizketa: berba bat geografiarako, eta bestea politikarako. Horrexegatik ere Sabin Aranak uste izan zuen hitzak asmatu behar zirela... gure nazio edo herriak ere izen potolo eta egokia behar zuela. Eta horri segituz, neologismoak barra-barra sortu behar izan zituen kontzeptu geografikoak politikoetarik desberdintzeko “onoma” diferenteak erabiliz. Horrek min handia egin dio euskarari, hizkuntza erraztu beharrean, zaildu egin duelako. Finlandia/Suomin gertatutakoa gure herrira ekarri genuen, maleruski. Eta Kanpion-ek ere Nafarroa izanik euskal estatu bakarra, Nafarroa Euskal Herria terminotik bereiztu zuen geografikotasuna eta politika bereiztu nahian-edo. Inork ez du, alta, aldarrikatu bereizketa horren desegokitasuna. Eta horrek ez du esan nahi Nafarroa toponimoa Euskal Herriaren kaltetan derrigorrez zokoratu behar dugunik. Ni ez naiz inor izenak inposatzeko, baina praxia dut eta Nafarroa gero eta gehiagotan erabiltzen dut zelanbait alderdi abertzaleek klarki aldarrikatzen ez duten komunitate desberdinen arteko batasunaren alde egitearren.
Gaur egun, Euskadi neotoponimoak toponimo izaera ere badauka eduki. Ikustea baino ez da zenbat mapa eta liburutan agertzen den eta ikastoletan nola sarri erabiltzen duten. Adibide garbia da egun nola hitz asmatu bat toponimo bihur daitekeen. Oraindik gogoratzen dut nola Leioako Eleizalde izendatzeko kazetari batzuk Vencoster terminoa hasi ziren erabiltzen duela ez urte askorik, Vencoster inmobiliaria zegoelako bertan; edota, nola Itsubaltzeta toponimoa Romo-k ordezkatu zuen Getxo herrian. Antza, idazle batzuek ahantzi egiten dute Nafarroa ere toponimoa dela, Bizkaia bezalaxe. Vencoster hitza ere toponimo bihurtuko zen errotu izan balitz. Aranak eta Kanpion-ek ahaztu zuten toponimo soil eta zaharrak ere erabil daitezkeela politikan. Beste garai batzuk ziren. Euskal Herria hitza kutsu politikotik salbatzea aitzakia ederra izan zitekeen zelanbait Euskal Herria terminoa eztabaida politikoetatik aparte egoteko. Baina, tamalez hori ez da gertatu eta herritar batzuek pentsa dezakete termino politikoak eta geografiko hutsak desberdintzeak ez duela ganora handirik. Nik, behintzat, horixe uste dut. Nik toponimo tradizionalak nahiago ditut eta ikerketaren bidez adituek sustatzen dituztenak. Horretan, ia kasu guztietan bat nator Euskararen Akademiak ematen dituen irizpideekin; ez beti, alta, toponimoak idazteko eta ahoskatzeko tradizio desberdinak egon direlako. Eta kasu batzuetan hobe da grafia biak onartzea.
Oharra:
Artikulu hau Creative Commons 3.0 aitortza lizentziapean dago. Beraz, nahikoa da egilearen datu hauek jartzea edonon argitaratu ahal izateko:
Jakobe Palazioberri
Irakaslea. Getxo [Mendebaldeko Nafarroa]
2009/04/27
Gora Nafarroaren Eguna!
2009/04/13
Iñigo Saldisek Bizkaiko jaunerriaren historia kontatzen digu artikulu bitan
Bizkaia (I): de comarca navarra a señorío castellano
Bizkaia (II): señorío insurrecto en el Reino de Castilla y León
On dagizuela artikulu biak irakurriz, bizkaitar nafar agurgarriak!
2009/04/12
Bizkai maitearen zorra Nafarroarekiko
Txikitan ezin nuen ulertu zergatik Nafarroa Garaia eta Hiru Probintziak bereizirik zeuden, ezin ulertu kultura berbera edukita... Espainiarren historiak ere ez zidan balio. Hasieran pentsakor geratzen zara esaten dizutenean Nafarroako Konkista justifikatzeko Nafarroako erregeak frantsestu egiten hasiak zirela. Nik pentsatzen nuen ea hori esaten zutenek berdin pentsatzen ote zuten Borboi eta iberiarrak ez ziren beste erregeei buruz. Ez, ixilik geratzen dira, badakitelako Nafarroako Konkista gure herriko errege legitimoen aurka egin zela. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa bezala esnatu egin behar dira loalditik konturatzeko benetan nafarrak direla. Era horretan, inoiz baino hurbilago edukiko dugu elkar-ulertzea Ekialdeko eta Mendebaldeko euskaldunon artean. Bi aldeetan, nafarrak bizi dira oraindino eta abertzaleek paradigma aldatuz gero, komunitate bakarra osatu ahal dugu. Liburuetatik hasi beharko da hori.
Ikastola, lizeo eta institutuetan irakurtzen diren testu historikoak irakurtzen hasten naiz eta ezer gutxi aurkitzen dut Amaiurko gudaz, ezer gutxi Nafarroako Konkistaz, ezer gutxi Ipar Nafarroaz (Gaskonia, Foix, Biarno...), ezer gutxi nafar erregeei buruz, euskaldunon estatuaz alegia. Nabarraldeko lagunek egiten dituzten liburuak hor daude Ikastola eta lizeoetako irakasleek euskaldunon historia hobeto fokatzeko, hobeto zentratzeko. Asko dago egiteko, asko dago Mendebaldeko nafarrak iratzartzeko. Bizkaiak zorra du Nafarroarekin eta geure historia, kendu digutena, irakasten hasi beharko, gure seme-alaben hizkuntzak iraun dezan; euskaldunon herriak iraun dezan.
Oharra: irudia edo mapa, Untzueta izeneko Flickr-erabiltzaileari esker ageri da.
Artikulu hau CC 3.0 aitortza lizentziaduna da. Beraz, nahikoa da egilearen datuak hauek jartzea edonon argitaratu ahal izateko:
Jakobe Palazioberri
Getxo [Mendebaldeko Nafarroa]
2009/04/03
Otsorik ez, Bizkaiko armarrian
2009/04/01
Amaiur herritik, Gora Nafarroa Batua!
2009/03/28
Nafarroa 1210. urtean
Nafarrok non erosi
Iruñeko hiribarnearen mapa
Bestalde, Koldo Mitxelenak Iruñea toponimo eta nola deklinatu behar den azaltzeko artikulu ederra idatzi zuen behin. PDF formatuan duzue Euskaltzaindiaren gunean.
2009/03/09
Nafarroa berriaren mapa
Bretainia osoa, eta Nafarroa noiz?
2009/03/08
Angel Rekalde Estatu Nafarraz mintzo
2009/03/07
Nafarroako erregearen izena
Eneko DC-k eginiko mapa historikoa
Egizu klik eta tamaina handiz ikusi ahalko duzue. Gero, markoa jarri eta zabal ezazue Nafarroako Erresuma osoan zehar... Santoñatik Foixeraino, Pallars-tik Burebaraino.
2009/03/05
Agramontesak eta beaumontesak Ertaroan
2009/03/01
Banderak, bandoak eta bandoleroak (eta II)
Bandotan bizi gara euskaldunok, bando politiko zenbaitetan, eta politika gehiegi egiten dugu, kultura azkarki bultzatu ordez. Federico Krutwig jakintsuak ere aipatu zuen bere azken liburuetan. Kulturari emandako pertsonak behar ditugu, historian adituak, euskaren herria birpizteko. Nafarroako mendebaldean bizi garenok erantzukizun handia dugu: euskal nafartasuna aldarrikatzea lau herrialdeen arteko loturak ageriak jartzeko. Hori eginez gero, Ekialdeko nafarrek traumarik gabe onartuko dute auzolana benetako batasunaren hazia ereiteko.
Ganboatarrak eta agramondarrak izan ziren aski fidelki eta irmoki Nafarroako erregeen alde egin zutenak antzinako denboretan. Ganboatarrek Bizkaiko Biltzar Etxean ere errepresentazio handia ukan zuten, oinaztarrek bezainbat. Baina denboraren poderioz, oinaztarrak nagusitu ziren, Gaztelakoaren aldekoak, alegia. Oraindik Espainia nazio bezala existitzen ez zen garaian. Bandera gorriari uko egin zioten Mendebaldeko Nafarroan, nafartasuna ahanzteraino helduz. Ahanztura hain handia izan zen ezen Sabin Aranaren abertzaletasunak ere ez zuen aintzat hartu. Orain, berriz, abertzaletasun hori aprobetxatu behar dugu agramondar eta ganboatarren sinbolo eta ikurrak onartzeko. Zerbait izan bada gure herria, Nafarroako Erresumaren garaian izan da. Europan estimatua, Shakespeare-k aipatua eta bandera gorriaren gerizpean.
Euskaldunon hizkuntza larri dago Unesco-k erran bezala. Iparraldean eta Ekialdeko Nafarroan status txarrean. Euskara mesprezatua da eta garai batean hori kanpoan baino gertatzen ez bazen, egun etxean bertan jazotzen da. Euskararen erabilera ere arras eskasa da Mendebaldeko herrialdeetan, nahiz eta politikari askok kontrakoa soilik ikusi nahi... Abagunea da, izan ere, egoerari buelta emateko. Kulturalizazio prozesua gure hizkuntzaren erabileratik eta nafar historiaren berreskuratzetik abiatu behar da.
Bandoleroek herrialdeen arteko loturak eta kulturak aldentzen segiko dute, Herri Katalanetan egin duten bezala. Bandoleroek euskal denominazio, sema eta esangura batzuen aurka egiten segiko dute. Garai batean, Euskadi eta Euzkadi hitzen kontra zeuden. Aspaldi honetan, Euskal Herria denominazioaren aurka ari dira. Bandolero horiek honakoak errateko eran daude: valentziarrak katalanak ez diren bezala, nafarrak ez dira euskaldunak eta mendebaldeko euskaldunak ez dira nafarrak... Horiek dira premisak, jendea nahasteko eta kultur erreferentziak ezabatzeko. Hortaz, Mendebaldeko Nafarroan abertzale asko ere ahaztuta daude amankomuneko historiaz, Nafarroako Erresuma Baskonia zaharreko oinordeko zeneko garaiaz. Agramondarren esku eta nafar kulturalizazio prozesua burutzeko euskal unibertsitatea sortu beharko da gure askazia gal ez dadin. Intelektualek kulturan gehiago pentsatu beharko dute politikan eta gatazkan baino. Arturo Kanpion euskaltzale intelektual handiaren izena eraman beharko litzatekeen unibertsitatea sortzea ongarria dateke, unibertsitate hori birtuala soilik izanik ere.
2009/02/26
Banderak, bandoak eta bandoleroak (I)
Estatu frantsesean, esaterako, Bretainia herri zeltiarra administratiboki eta kulturalki batzeko urrats handia heltzear dagoke. Nantes hiri handia eta Loira-Atlantiko departamentua beren anai-arrebekin batuko ahal dira bertako politikari orok eskatuta. Bretainia batzeko aukera gero eta hurbilago dagoela-eta, gogoeta egin behar dugu euskaldunok ea geuri noiz egokituko zaigun behingoz gure batasuna gauzatzea. Nahiz eta Hirutik Bira soilik pasatu, hots, Hego Euskal Herriko lau herrialdeak soilik batu, bada garaia auzolana egiteko Nafarroan zein EAEn. Horretarako nafarren bandera gorria ere geure egitea ona izan daiteke. Gogora dezagun Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba nafarrak izan zirela eta hori harro egoteko modukoa izan behar dela, Ekialdeko nafarrak kontent egon daitezen batze prozesua traumarik gabe gauzatzearren. Bistan da Mendebaldean bizi garenok ere aldarrikatu behar dugula gure nafartasuna, gure arbasoak nafar estatuaren barruan bizi izan zirelako eta Nafarroako herkideenganako errespetua erakutsi behar dugulako argikiro esateko guztiok garela anai-arrebak.
Ganboatarrak oraindik bizirik daude Mendebaldeko Nafarroan, Ekialdean agramondarrak bizirik dauden bezala. Arturo Kanpion eta Sabin Arana euskaltzale izan ziren eta nahiz eta historia interpretatzeko diferentziak eduki zituzten, Euskal herrialdeen alde egin zuten, eta nolabait geroko euskal pizkunde politikoaren guraso bihurtu ziren. Egia da batek bandera gorria maite zuela eta besteak ikurriña asmatu zuela gure kolektibitatearen ikur gisa. Egia da zaila dela konbentzitzea batak eta besteak batera edo bestera joka dezaten; baina, lortzen badugu, batzuek eta besteek bi banderak onartzea, urrats handia edukiko dugu emanda. Eskoziarrek ere bandera bi dituzte eta biak darabiltzate problemarik gabe. Era horretan, oinaztarrak eta ganboatarrak bakezkoak egiten hasiko dira, Hegoaldeko euskaldunon komunitatea posible eginez. Elkar errespetatuz eta euskara elkargune izanik.
Federico Krutwig eta Alfonso Irigoien zirenek Jakintza Baitha elkartean bilerak egiten zituztenean euskal banderaren kolore gorria aipatu ohi zuten, ikurrinaz gain euskaldunok bandera gorria eduki genuelako. Euskal erresuma nafarra Bordelaraino, Kantabriako Santoñaraino eta ekialdean Foixeraino heldu zelako. Antza, hori sarritan ez da aipatu ere egiten euskal irakaskuntzan, egungo euskaldun asko jakitun ez daudelako. Akize hiria (Dax) arrotza bailitzan hartzen dute euskaldun askok; eta akizetarrik bada izan, ostera, nafarra sentitzen denik gaur egunean. Berdin gertatzen da Biarnon eta Errioxan ere. Errioxako jokalariek euskal taldeetan jokatu nahi dute eta beren burua euskal selekzioarekin identifikaturik ikusten dutenean eta hori ere aldarrikatzen dutenean, bada gure artean errioxar horiek arrotzak bailiran tratatzen duenik. Nik horrelako euskaldunak ez ditut maite, Nafarroako Erresuma Zaharreko lurraldeetan bizi diren herritarrek guk bezala euskaldun sentitzeko eskubidea dutelako... areago dirua eta bizilekua hemen dutenean. Nahiago ditut nik jokalari errioxar horiek hemengo euskaldun ezondratuak baino. Pentsatzen dut antzinako denboretan ere antzeko eztabaidak gertatuko zirela. Oinaztarrak eta ganboatarrak ere euskaldunak ziren, baina arras diferenteak beren helburuak. Oinaztarrak Gaztelaren aldeko eta ganboatarrak Nafarroako erregearen aldeko. Bi bando, bi komunitate, bi lehentasun.
Historikoki inoiz nafar banderaren pean ibili ziren gure arbasoak, Bizkaian, Araban zein Gipuzkoan ere. XIV eta XV mendeetan, behin Mendebaldeko Nafarroa Gaztelaren menpe geratu eta gero, euskaldunon sakabanaketa gauzatzen hasi zen eta fronte oinaztar-beamondarra gailendu zen Hegoaldean. Ezer izatekotan garai hartan, egungo euskal nazionalistak ganboatarrak izango ziren seguraski. Baina alferrik da historian atzera egitea, garaiak desberdinak dira eta orain berriz ere etorri behar da saialdia mendebaldeko eta ekialdeko nafarrak adiskidetzeko. Bandolero izan nahi ez badugu, geure harri koskorra jarri behar Hegoaldeko elkar-ulertzea gauzatzeko. Horregatik, ona litzateke, EAEn Aberri Egunean ikurriña eta bandera gorria, biak, jartzea balkoietan. Nafarroa Euskadin sartu ordez, Euskadi Nafarroan sartzea ere bada kontua. Bi komunitateak elkarlanean hainbat usadio, dantza eta kirol konpartituz. Hortixek hasi behar batze prozesua. Bestela, alferrik da baldin eta nafar ikurrak eta baloreak albo batera uzten badira Mendebaldeko Nafarroan bizi garenon aldetik. Horretan, ni ganboatarra naiz; ez bandolero, bai, ordea, bandokide euskalduna, agramondarra, alegia.