2010/04/22

Abertzaletasuna eta nafarzaletasuna aurrez-aurre Gasteizen


Gasteizen, nafarzaletasuna eta abertzaletasuna izan dira mintzagai Fernando Santxez Aranaz eta Rafael Larreinaren hitzaldietan. 56 minutu orotara eta behin beren partehartzea amaitutakoan, entzuleen txanda izan da. Hikateneo elkargunean izan da eztabaida 2010eko apirilaren 21ean. Data historikoa lehen aldiz Arana eta Campionen garaitik egiten delako horrelako eztabaida bat, errespetuz egina. Hitzaldia grabatzen egon naiz beste nafarzale handi batekin batera. Hemen uzten dizuet bi partehartzeak osorik (bi hitzaldien deskarga MP3 formatuan; 45 MB). Fitxategiak CC lizentzia librea du (aipamena eta berdin partekatu). Raul Arkaia kazetari gazteak maisuki gidatu du eztabaida behin hizlariek amatitu ostean eta ederki egin du presentazioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, ZuZeu.com gunean duzue.

No hay comentarios: